



Gestión de Capital Riesgo del País Vasco SGECR, S.A. sozietateak Euskadin kokatuta dauden, eta etorkizuneko proiektua izan arren, aurrera eramateko laguntza behar duten enpresetan inbertitzen du.
Gestión de Capital Riesgo del País Vasco SGECR, S.A. sozietateak kudeatutako funtsek inbertitzeko, enpresek behar dituzten oinarrizko baldintzak honakoak dira:
Gutxieneko tamaina.
Zuzendaritza talde aditua, konprometitua eta profesionala.
Epe luzerako enpresa-proiektua, hazteko eta garatzeko gaitasuna duena.
Epe ertain/luzera ateratzeko denboraldi baterako partaidetza onartzen duten akziodun taldea.
Itxarondako errentagarritasuna dagoen arriskuarekin bat etortzea.
Halaber, Gestión de Capital Riesgo del País Vasco SGECR, S.A. sozietateak kudeatutako funtsek 5 eta 10 urte artean inbertitzen dute, sortu berri diren enpresetan, nahiz dagoeneko sortuta dauden eta zabaltzeko edo garatzeko plana duten enpresetan.
Azken kasu honetan, egoerak ezberdinak izan daitezke, adibidez:
Hazteko, zabaltzeko, konpainia berriak erosteko edo nazioartekotzeko baliabideak behar dituzten enpresak.
Bazkide profesionalaren laguntza bilatzen duten famili enpresak.
Geldituta dauden enpresak (MBO/MBI) erosi nahi dituzten zuzendaritza-taldeak.
Bere ezarpenean bertako bazkide baten laguntza bilatzen duten atzerriko enpresak.