
Ongi etorri Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A.ren web orrialdera. Informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak agintzen duena betez, web orrialde hau Gestión de Capital Riesgo del País Vasco SGECR, SA enpresaren jabetzakoa dela jakinarazten dugu, zeina inskribatuta dagoen Bizkaiko Merkataritza Erregistroan, 1.612. liburukian, 1.125. liburuan, 3. folioan, 10.400. orrialdean, 1 inskripzioan, I.F.K. A-48177760 izanik eta egoitza soziala Urkixo zumarkalea, 36 – Plaza Bizkaia Eraikina, 2. solairua - 48011 Bilbo.
Web orrialde honetako edukiak, testu, irudi, soinu, animazio, eta abar, eta diseinu grafikoa eta iturburu-kodea, babestu egiten ditu jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko legeria espainiarrak, SGECR, SAren faboretan. Beraz guztiz debekatuta daude haiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki adieraztea, zatika nahiz osorik, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A. enpresak berariaz baimena eman ezean.
Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A. enpresak ez du bere gain hartzen gure web orrialdearen erabilera okerrak ekar dezakeen kalterik, eta beraz, datu horiek eskuratu edo erabiltzen dituenaren ardura izango da guztiz. Enpresak ez du bere gain hartzen webgune honetatik esteka edo bilatzaileen bidez iritsitako hirugarren batzuen web orrialdeetan dagoen informazioaren inolako erantzukizunik.
Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A.k eskubidea izango du web orrialdean duen informazioa, konfigurazioa eta aurkezpena aldatu edo kentzeko -aurretik jakinarazi gabe- eta horregatik ez du inolako erantzukizunik izango.
Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A.k ez du bere gain hartzen Internet sarera konektatuta dagoen bitartean ekipamendu informatikoetan inori gerta dakiokeen arazo tekniko edo akatsik, ezta hirugarren batzuek gaiztoz egindako sarrerarik ere, SGECR, SAren eskumenetik kanpo. Halaber ez daukagu inolako erantzukizunik, erabiltzaileak kalte edo galeraren bat jasaten badu, guk emandako informazioan erroreak, akatsak edo hutsuneak daudenean, informazioa gurea ez den iturri batetik baldin badator.
Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A. jakinarazten du, Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoaren arabera, izaera pertsonaleko bezeroak borondatez emandako datuak, “Kontaktuak” izeneko fitxategi batean jasoko direla. Fitxategi hau, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketaren, AKEKS, S.A.-ren jabetza da. Fitxategi honek, zure datuak kudeatzea du helburua, gure erakundean antolatzen diren jarduera eta zerbituzei buruz informatuta egon zaitezen. Fitxategi hori erraztu ahal izango da, gure taldearen parte diren beste enpresei eta beharrezko izanez gero, gure bazkide diren enpresei.
Agencia Española de Protección de Datos–eri jakinarazi diogu, fitxategi hau gure menpe dagoela eta datuen segurtasun guztia bermatzeko segurtsaun neurriak betezen ditu. Nolanahi ere, datuen aurka egiteko nahiz datuak ikusi, zuzendu edo deuseztatzeko eskubidea balia dezakezu edozein unetan, datu pertsonalak babesteko aipaturiko legean agindutakoaren arabera, Euskal Herriko Arrisku - Kapitalaren Kudeaketaren segurtasun arduradunari, lopdsgecr@spri.es Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, AKEKS, S.A. helbidera idatzizko eskabidea eginez.