Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

Albisteak

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 625.000 euro inbertitu ditu TTT Ejes enpresan

TTT Ejes enpresa 1996an sortu zen eta motelgailu zurtoinen fabrikazioan espezializaturik dago.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (SGECR) TTT Ejes enpresaren zabalkuntzan parte hartu du, 625.000 euro inbertituz enpresa horretan. Inbertsio hori Ezten funtsaren bidez egin da. Enpresako kideek SPRIren (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren) barruan dagoen eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren parte den Arrisku Kapitalaren Kudeaketak jarritako diru kopuru bera jarri dute. Neurri hori Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako + Euskadi 2009 Planaren barnean sartzen da.

Bilbo, 2010eko otsailaren 24a.
Leer más >>

EUSKADIKO ARRISKU KAPITALAREN KUDEAKETARAKO SOZIETATEA NOTRO TELEVISIÓN, VÉRTICE 360º ENPRESAKO FILIALAREN KAPITALEAN SARTU DA

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketarako Sozietateak (AKEKS, S.A.) EZTEN funtsa erabili du Notro Televisión enpresaren akzioen %9,94 eskuratzeko kapital zabalkuntza baten bidez eta 3,5 milioi euroko diru ekarpena egin du horretarako. Vértice 360º enpresak kapitalaren %90,06 dauka.

Operazio honen helburu nagusia da Euskadiko ikus-entzunezkoen industria dinamizatzea eta bultzatzea, Vértice 360º enpresak ikus-entzunezkoak eskaintzeko eta edukiak produzitzeko erabiltzen duen ereduari jarraituz.

2010eko urtarrilaren 22a.
Gehiago irakurri >>

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak bi milioi euroko mailegua eman dio Rothenberger enpresari

Rothenberger enpresa iturgintza, berokuntza eta hozketaren sektoreetan erabiltzen diren hodientzako makina eta tresnen fabrikazioan espezializaturik dago.
Konpainia hau Europako fabrikatzailerik garrantzitsuenetako bat da eta lehen postuan dago Iberiar Penintsulako merkatuetan.
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak Ezten funtsaren bidez inbertitu du enpresa honetan.

2010eko urtarrilaren 18a.
Gehiago irakurri >>

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 600.000 euro inbertitu ditu oinarri teknologikoa duen Diede enpresan

Inbertsio honi esker, Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak Diederen %25etik gorako partaidetza eskuratu du.
Diede 2008an sortu zen enpresa bat da eta bere espezializazioa da txaparen deformaziorako eta batez ere beroko estanpaziorako erreminta bereziak garatu eta fabrikatzea.

2009ko abenduaren 30an.
Gehiago irakurri >>

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 1,2 milioi euro inbertitu ditu Industrias Lebarion

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak Industrias Lebario enpresan inbertitu du eta bere kapitalaren %36tik gorako partaidetza eskuratu du.
Industrias Lebario automobilgintza sektorerako magnesio eta aluminiozko injekzio moldeen diseinu eta eraikuntzan espezializatuta dago.
Konpainiak nazioartean zabaltzeko plan estrategiko handi bat jarri du abian eta Errumanian ezarri da.
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak Ezten funtsaren bidez inbertitu du Industrias Lebario enpresan.

2009ko abenduaren 28an.
Gehiago irakurri >>

Francisco Javier Vélez Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa Sozietateko zuzendari nagusia

Bilbon, 2009ko ekainaren 3an. Francisco Javier Vélez da ekainaren 24tik Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS) Sozietateko zuzendari nagusi berria, Aitor Cobanera ordezkatu baitu kargu horretan.

2009ko ekainaren 3an.
Gehiago irakurri >>

ASCRI-k 2008ko arrisku-kapitalen operaziorik onenak saritu ditu

Aurreko edizioan izan zuen arrakasta kontutan izanik, ASCRI-k (Espainiako Arrisku-kapitalen Elkartea), Deloitte-k eta IESE Business School-ek Arrisku-kapitalak & Private Equity Sarien II. Edizioa antolatu dute aurten Penintsula Iberikoan. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 21ean Madrileko Ritz Hotelean egindako afarian izan zen eta Olga Viza kazetariak gidatu zuen. Arrisku-kapitalaren industria batu zuen ekitaldiak.

2009ko Maiatzak 22
Gehiago irakurri >>

SEED GIPUZKOAK 900 MILA EURO INBERTITU DITU HIRU ENPRESA TEKNOLOGIKOTAN: IMEZU MESSENGER, MD RENAL ETA NESPLORA

Donostia, 2009-05-07.- SEED GIPUZKOA sozietateak 900 mila euro inbertitu ditu IMEZU MESSENGER SL (350 mila euro), MD RENAL SL (300 mila euro) eta NESPLORA (250 mila euro) enpresetan beren enpresa garapena sustatzen laguntze aldera. Halaber, GARRAIOTECH enpresan egindako inbertsioa berreskuratuko du, enpresa horrek hasieran ezarritako helburu estrategikoak lortu dituelako.

2009ko Maiatzak 7
Gehiago irakurri >>

Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketak, 18, 5 milioi euroko balioa daukaten 27 proiektuetako inbertsioen onarpenarekin itxi du 2008ko ekitaldia

Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketak, 18, 5 milioi euroko balioa daukaten 27 proiektuetako inbertsioen onarpenarekin itxi du 2008ko ekitaldia. Amaitu berri den ekitaldian Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketak 16,3 milioi euro desinbertitu ditu 9 proiektutan, hauen plusbalioa 8,9 milioi eurokoa izan delarik. Egun, elkarte honek 69 enpresa partehartzaileei dagozkion 58 milioi eurotako fondoak kudeatzen ditu.

2009ko Urtarrilak 15
Gehiago irakurri >>

EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak milioi bat euro inbertitu du Incide enpresan

Incide 2000. urtean sortu zen bezeroen beharrei egokitu daitezkeen produktu elektronikoetarako txipak neurrira garatzeko. Konpainiaren txipak produktu elektronikoak, bereziki txip analogikoak eta seinale mistoko txipak, erabiltzen dituen edozein sektoretara zuzenduta daude. Enpresaren ezaugarrietako bat nazioartekotzea da, izan ere, enpresak Erdialdeko Europara eta Asiara esportatzen baititu produktu guztiak. EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak proiektu teknologikoei zuzendutako Elkano XXI funtsaren bitartez inbertitu du enpresan

2008ko Abenduak 26
Gehiago irakurri >>

SEED GIipuzkoak 3,1 milio €inbertitu ditu GMTK, IKOR etaTOTEM enpresetan

SEED GIPUZKOAk 3,1 milioi euro inbertitu ditu Gipuzkoako enpresa hauetan, euren enpresa garapena sustatzen laguntzeko: GMTK Multi-Process Machining S.A. (1,5 milioi), IKOR METERING S.A. (1,5 milioi) eta TOTEM MT KOOP (175 mila). Gainera, SEED GIPUZKOAk 3 milioi eurotan handituko du bere kapitala. GMTK makina-erremintaren sektoreko enpresa bat da; lan askotarako balio duten makina bertikal eta bankada inklinatukoak diseinatu eta fabrikatzen ditu, balio erantsi altuko pieza konplexuen mekanizatuetarako

2008ko Azaroak 13
Gehiago irakurri >>



2008ko Albiste gehiago


2008ko Abenduak 26:
EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak milioi bat euro inbertitu du Incide enpresan

2008ko Azaroak 13:
SEED GIipuzkoak 3,1 milio € inbertitu ditu GMTK, IKOR etaTOTEM enpresetan

2008ko Urriak 27:
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 465.000 € inbertitu ditu Tagzania Services 2007 enpresan

2008ko Irailak 22:
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 200.000 € inbertitu ditu IMT enpresan

2008ko Abustuak 11:
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 90.000 € inbertitu ditu Pizzauténtica enpresan

2008ko Abustuak 1:
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 150.000 € inbertitu ditu Funky Projects enpresan

2008ko Uztailak 21:
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 560.000 € inbertitu ditu Xelectia- Merkataritzaren Bikaintasun Sareak proiektuan

2008ko Ekainak 2:
Seed GipuzkoaK 300.000 euro inbertitu ditu Aeris Naviter enpresan

2008ko Maiatzak 20:
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 300.000 euro inbertitu ditu Transcalor-en

©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!