Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

Indarkia sozietatea eta Ezten funtsa gaur ofizialki jabetu dira Aranguren eta Artziniegako paper fabrikez

• Gaur goizean sinatu dute kontratua Bilbon.

• Bi erakunde horiez osatutako partzuergoak aurreikusten du egungo lanpostuak mantenduko dituela eta kontratazio berriak egingo dituela epe laburrean.

Artziniega, 2011ko abenduaren 23a – Kimberly-Clark konpainiak eta Indarkia S.L. eta Ezten FCR sozietateek osatutako partzuergoak salerosketa kontratu bat sinatu dute gaur goizean Bilbon, zeinaren bitartez euskal taldea Aranguren (Bizkaia) eta Artziniegako (Araba) produkzio fabriken jabe bihurtu baita ofizialki. Enpresa horiek muselina papera eta higiene nahiz garbiketa industrialeko produktuak fabrikatzen dituzte.

Kontratu horren bidez iragan azaroaren 30ean lortutako atariko akordioa finkatu da. Hala, euskal partzuergoarenak dira bi fabrikak, bertako jarduerak eta langileak; Kimberly-Clark enpresak, berriz, bi fabriketan ekoitzi dituen ondasunen hornidura jasotzen jarraituko du.

Jabe berriek adierazi dute hemendik gutxira aurkeztuko dietela bi fabriketako langileei proiektu berria eta baita ere esan dute enpresaren etorkizuneko lehiakortasunaren aldeko apustua egin nahi dutela, gaur egungo lanpostuak mantenduz eta kontratazio berriak eginez administrazio, merkataritza eta finantza sailetan.

Partzuergoak azaldu du enpresak 20 milioi euroko inbertsio plana egingo duela datozen hiru urteetarako. Baina, horrez gain, ezinbestekoak dira akziodun berrien, zuzendaritza-karguen, langileen eta administrazioaren inplikazioa eta ahalegina.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
Gobierno Vasco
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!