Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 625.000 euro inbertitu ditu TTT Ejes enpresan

TTT Ejes enpresa 1996an sortu zen eta motelgailu zurtoinen fabrikazioan espezializaturik dago.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (SGECR) TTT Ejes enpresaren zabalkuntzan parte hartu du, 625.000 euro inbertituz enpresa horretan. Inbertsio hori Ezten funtsaren bidez egin da. Enpresako kideek SPRIren (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren) barruan dagoen eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren parte den Arrisku Kapitalaren Kudeaketak jarritako diru kopuru bera jarri dute. Neurri hori Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako + Euskadi 2009 Planaren barnean sartzen da.

1996an sortu zen TTT Ejes enpresak 73 langile ditu eta planopeko motelgailu zurtoinen fabrikazioan espezializaturik dago. Zurtoin horiek guztiz bukatuta entregatzen ditu espezializazio maila handiko automobilgintza osagarrietan muntatzeko.

Legazpin kokatuta dagoen enpresa honek proiektu handi bat du eskuartean, lankidetza bat hasiko baitu Koni enpresa holandarrarekin.

Estrategia horrek TTT Ejes-en proiektua finkatzen du, alde batetik, eskabide-zorro handiagoa izango baitu Koniren eskaerari esker eta, bestetik, aukera paregabea baitu merkatu berrietan (trenbideena esaterako) sartzeko eta bezero berriak lortzeko.


Bilbo, 2010eko otsailaren 24a

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
Gobierno Vasco
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!