Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak bi milioi euroko mailegua eman dio Rothenberger enpresari

Rothenberger enpresa iturgintza, berokuntza eta hozketaren sektoreetan erabiltzen diren hodientzako makina eta tresnen fabrikazioan espezializaturik dago.

Konpainia hau Europako fabrikatzailerik garrantzitsuenetako bat da eta lehen postuan dago Iberiar Penintsulako merkatuetan.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak Ezten funtsaren bidez inbertitu du enpresa honetan.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (SGECR) bi milioi euroko partaidetza-mailegu bat eman dio Rothenberger enpresari. Rothenberger iturgintza, berokuntza eta hozketa sektoreetan erabiltzen diren hodientzako makina eta tresnen fabrikazioan espezializaturik dago.

Arrisku Kapitala Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren barruan dagoen SPRIren (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren) sozietate bat da. Neurri hau Eusko Jaurlaritzak krisi ekonomikoaren aurka martxan jarritako + Euskadi 09 Planaren barnean sartzen da.

Abadiñon kokatuta dagoen enpresa hau Europako fabrikatzailerik garrantzitsuenetako bat da eta lehen postuan dago Espainiako eta Portugalgo merkatuetan, merkatu-kuotaren %22 duelarik.

Rothenberger-en estrategia I+G-n eta produktu berrien garapenean duen lidergoan oinarritzen da. Enpresaren aurreikuspenen arabera, Euskadiko Arrisku Kapitalaren partaidetza-mailegu honi esker, produktu berrien bidez lortuko du bere fakturazioaren %25.

Bilbo, 2010eko urtarrilaren 18a.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
Gobierno Vasco
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!