Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 600.000 euro inbertitu ditu oinarri teknologikoa duen Diede enpresan

Bilbo, 2009ko abenduaren 30a. Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak (SGECR) oinarri teknologikoko enpresa berri batean inbertitu du. Zehazki, 600.000 euro inbertitu ditu Diede Die Development konpainian eta kapitalaren %25eko partaidetza eskuratu du. Arrisku Kapitala Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren barruan dagoen SPRIren (Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren) sozietate bat da. Neurri hau Eusko Jaurlaritzak krisi ekonomikoaren aurka martxan jarritako + Euskadi 09 Planaren barnean sartzen da.

Diederen espezializazioa da txaparen deformaziorako eta batez ere beroko estanpaziorako erreminta bereziak garatzea, fabrikatzea eta merkaturatzea.

Diede Bizkaiko Teknologi Parkean kokatuta dago eta 2008an sortu zen Tecnaliak (Labein Fundazioaren bitartez) eta prentsa hidraulikoak fabrikatzen dituen enpresa nazional handienak, Loire Safek, bultzatuta. Gaur egun 90 langile ditu.

I+G+b-ko jarduera handia duen konpainia honen estrategia nagusia da bere ikerketa taldea sortzea, automobilgintza sektorearekin elkarlanean garatuko dituen eta produktu berrien definizio, baliozkotze eta garapena helburu duten proiektuak zuzentzeko.

Enpresak aurkezturiko negozio-planak aurreikusten du bi urteko epean zuzeneko 20 lanpostu sortuko direla eta, horrez gain, zeharkako lana ere sortuko dela beste enpresa batzuk kontratatuko direlako hainbat operazio burutzeko.

Ozta-ozta urtebete da Diede abian jarri zela, eta denbora honetan argi erakutsi du baduela esperientzia, profesionaltasuna eta know how-a, patente bat eskatu baitu. Berrikuntza handia da automobilgintzaren sektorearentzat, konpainiak garatu duen metodo berri honen bidez hozte handiak lor daitezkeelako oso denbora gutxian.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!