Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

Francisco Javier Vélez Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa Sozietateko zuzendari nagusia

Francisco Javier Vélez da ekainaren 24tik Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS) Sozietateko zuzendari nagusi berria, Aitor Cobanera ordezkatu baitu kargu horretan.

Zuzenbideko espezializazio juridiko-ekonomikoan (Deustuko Unibertsitatea) lizentziatua, azken zortzi urteotan Vélezek aholkularitzan, enpresa kudeaketan eta zuzeneko inbertsioan lan egin du sozietate propio baten bidez.

1963an jaiotako bilbotar hau Guascor Taldearen presidentzian egon zen lehenago. Guascor Taldeak interesak ditu energia berriztagarrietan, ingurumenaren gaineko eraginaren murrizketan, osasun pribatuan eta industri partaidetzetan. Vélezek Arthur Andersen & Co-n garatu zuen bere lehen jarduera profesionala.

Bilbon, 2009ko ekainaren 3an.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!