Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

ASCRI-k 2008ko arrisku-kapitalen operaziorik onenak saritu ditu

Aurreko edizioan izan zuen arrakasta kontutan izanik, ASCRI-k (Espainiako Arrisku-kapitalen Elkartea), Deloitte-k eta IESE Business School-ek Arrisku-kapitalak & Private Equity Sarien II. Edizioa antolatu dute aurten Penintsula Iberikoan. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 21ean Madrileko Ritz Hotelean egindako afarian izan zen eta Olga Viza kazetariak gidatu zuen. Arrisku-kapitalaren industria batu zuen ekitaldiak.

Sari horiek, bost kategoriatan, 2008an Espainian, enpresa batean dituzten partizipazioetakoren bat desinbertitu duten Arrisku-kapitaleko entitateak saritzen dituzte.

2008ko sariak hauentzat izan dira: Euskadiko Arrisku-kapitalaren gestioa, Progenika Biopharma-n irteera-operaziorik onenari; Diana Capital, Grupo Indal-en zabaltze-kapitaleko operazio onenari; finkatutako enpresetan operazio onenen artean sarituak AC Desarrollo (Fábrica Electrónica Josa-rengatik) eta Espiga Capital (Tecresa-rengatik) izan dira; inpaktu ekonomiko eta sozial handienari saria 3i-k jaso du Sampletest-engatik, eta berrikuntzarengatik inpaktu handiena izan duten operazioen artean BCN Highrowth izan da saritua Advancell-ekin.

Ohorezko Saria Gabriel Gutierrez Ugalde 3i-ko Aholkulari-kontseiluko presidenteak jaso du, Espainiako Arrisku-kapitala & Private Equity-ren sektorearen garapenari dedikatutako urte guztiengatik.

Sariek, kategoria guztietan, Arrisku-kapitala & Private Equity-ren sektoreak Espainiako ekonomiari egindako ekarpena eta lortutako arrakasta islatzen dute, eta baita krisi garaietan enpresen sorrera eta garapenean finantziazio-iturri gisa izandako dinamizatzaile-papera ere.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!