Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

SGECR sozietateak 2008ko ekitaldia itxi du 27 proiektuen onarpenarekin

Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketak, 18, 5 milioi euroko balioa daukaten 27 proiektuetako inbertsioen onarpenarekin itxi du 2008ko ekitaldia.Amaitu berri den ekitaldian Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketak 16,3 milioi euro desinbertitu ditu 9 proiektutan, hauen plusbalioa 8,9 milioi eurokoa izan delarik. Egun, elkarte honek 69 enpresa partehartzaileei dagozkion 58 milioi eurotako fondoak kudeatzen ditu.

Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketa elkarteak 18,5 milioi euroko balioa daukaten onartutako 27 proiekturekin itxi du 2008ko ekitaldia. Datu hauek, azken urteotako gorako joeraren jarraipena dira, hau da, onartutako proiektu zein diru kopuruari dagokionean ere, biderkatu egin ditu 2005ekoak. 2005-2008 epealdian, 57,3 milioi euroko diru kopuruko 83 proiekturen onarpena egin da.

Aipatu 2008ko ekitaldian, 12,1 milioi euroko 24 proiektuen parte hartzea gauzatu da; aipagarria da 2005-2008 epealdian izan den gorako eboluzioa, zeinetan guztira 60 proiektu burutu diren 32,6 milioi euroko diru kopuruarekin.

Beste arlo batean, aipagarria da ere beste enpresa batzuen sorrera, hazkundea edo finkapenean inbertitzen jarraitzeko diru iturri den desinbertsioari dagokion gaia. Horrela, 2008an 16,3 milioi euroko 9 desinbertsio egin ziren; aipatu desinbertsioek 8,9 milioi euroko plusbalioen ekarpena izan dira Fondoentzat.

Elkarteak kudeatutako Kapitala (2008ko abenduan) 5 Fondo/Elkartetan banatutako 85,8 milioi eurokoa izan da.

Egun, Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketa, SGECR, S.A.k parte hartzen duten 69 elkarterekin lan egiten du, 59 milioi eurorekin.
2008an 579,5 milioi euroko fakturazioa izan da kudeaketa elkarteak kudeatutako Fondoetan parte hartzen duten eta 2.711 langile biltzen dituzten elkarte guztiena.

Elkartea
Euskal Herriko Kapital Arriskuaren Kudeaketa 1985an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak, Industria Sustapenerako Elkartearen (SPRI) bitartez. Finantza jardueretan aritzen ez diren eta kotizazio ofizialik ez duten enpresetako kapitalean, kopuru txiki eta aldi baterako partaidetza izateko asmoz, Kapital Arrisku erakundeak sortzera bideratutako finantza baliabide publiko eta pribatuak lortzean datza elkartearen jarduera.

Bost fondo eta elkarte kudeatzen ditu elkarteak: EZTEN Kapital Arriskuaren Fondoa, F.C.R. ENPRESA DIGITALETAKO INBERTSIOA, F.C.R. SUZTAPEN, ELKANO XXI F.C.R. eta SEED GIPUZKOA SCR.

2009ko urtarrilak 15

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!