


Xelectia 2002an sortu zen tradiziozko saltokiaren kontzeptu berritzaile bezala, eta egun 25 saltoki bazkide ditu.
Xelectiaren negozio ildoak merkataritzako sistema berritzaileenekin (hala nola, merkataritza elektronikoa, sareko outlet-ak, eta abar) lotuta daude eta teknologia berriak erabili dira gama altuko saltoki tradizionaletan (erakusleiho transaktiboak, probaleku birtualak, eta abar).
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak proiektuaren %20 eskuratu du IED (Inbertsioak Enpresa Digitaletan) funtsaren bitartez.
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGECR, S.A.-k 560.000 euro inbertitu ditu Xelectia-Merkataritzaren Bikaintasun Sareak proiektuan. Saltoki tradizionalaren lehiakortasuna, lidergoa eta salmentak areagotzea da proiektuaren helburua. Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak konpainiaren %20 eskuratu du IED (Inbertsioak Enpresa Digitaletan) funtsaren bitartez eginiko inbertsio honekin. Sei urterako inbertsio bat da eta enpresaren hazkundea sustatzeko eta nazioartean zabaltzeko erabiliko da.
Orain dela sei urte abian jarritako enpresa honek merkataritzako sistema berritzaileenak eta azken aurrerapen teknologikoak aplikatzen ditu bere saltokien sarean.
Xelectiak Internetez edo bestelako baliabide elektroniko batzuen bidez merkaturatzen ditu modako artikuluak, larrua, bitxiak, osagarriak, oinetakoak, optikako artikuluak, delicatessen produktuak, ardoak eta gama altuko saltoki tradizionalen hainbat sektoretako produktuak. Horretarako, plataforma komertzial bat dauka, www.xelectia.com, 25 saltoki bazkidez osatutakoa, non bisitariek saltoki hauetako lehen marken bildumak ikus ditzaketen, baita ere online erosi edota erreserbatu gero establezimenduan erosteko.
Xelectiak blog bat ere badauka, http://blog.xelectia.com, bere saltokien marka eta produktuen erreportaje eta bideo esklusiboak erakusteko.
Gainera, saltoki batzuek “Erakusleiho Transaktiboak” dituzte, hots, establezimenduko beira ukimen-pantaila erraldoi bilakatzen da, bezeroek urteko edozein egunetan eta edozein ordutan (establezimendua itxita dagoenean ere bai) eros dezaten.