Saltar a los contenidos
SPRIren logotipoa
Gestión de Capital Riesgo del
País Vasco SGECR, S.A.

Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren
Kudeaketa AKEKS, S.A.

Seed GipuzkoaK 300.000 euro inbertitu ditu Aeris Naviter enpresan

Enpresaren industria eronautikoko garapena sustatuko du,
SGECR sozietateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak % 50nako partaidetza dute, 2 milioi euroko kapital sozialarekin jaio den sozietate berrian.

Seed Gipuzkoak 300.000 euro inbertitu ditu Aeris Naviter enpresa gipuzkoarraren industria aeronautikoko garapena sustatzen laguntzeko. Aeris Naviter oinarri teknologikoko enpresa da, produktu berriak diseinatu, garatu eta aeronautika arinaren sektorean merkaturatzea duena helburu. Xedea aireontzi errotorizatu arin berezien garapenean lehena izatea ere bada. Datozen urteetan 3 aireontzi mota garatzea aurreikusten du: bi tripulatuak (AN-1 AEROQUAD eta AN-2 ROTOTEK) eta bat ez-tripulatua (UANX-1 EXPEC, UAV).

3 Aireontzi

AN-1 AEROQUAD plataforma hegalari autoegonkorra da, aireratze bertikalekoa. Garapen berezia du, aditua ez den edozein pertsonari erraz gidatzeko aukera ematen diona. AN-2 ROTOTEK bi lekuko aireontzi motordun koaxiala da, AN-1 AEROQUADen bilakaeraren ondorioz sortutakoa eta haren pilotatzeko, jarduteko eta mantenuko erraztasuna mantentzen duena. UANX-1 EXPEC aireko ibilgailu ez-tripulatua da. Robotizatua dago, aireratzeko eta lurreratzeko gaitasun automatizatuak dituena, adimen artifizialari esker. Nazioarteko merkatuan aparailu guztiz berritzailea da, dituen hegaldi ezaugarriengatik, izan ere, hainbat erabilera ditu, hegazkin eta helikopteroen abantailak bateratzen baititu. Oraindik diseinu fasean dago.

Proiektu hori gauzatzeko AERIS NAVITER hainbat ikerketa zentrorekin elkarlanean ari da prozesuko teknologia garatzeko eta osagaiak kalkulatzeko.
Seed Gipuzkoa 2007an sortu zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS) SA enpresak, % 50eko partaidetzarekin. Egun, 3,59 milioi euroko kapital soziala du.
Bere helburua oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa berriak lehen urteetan finantzatzea da, bai eta horien garapena sustatzea ere, beren kapital sozialean parte hartuz.
Egun, Seed Gipuzkoak Metallied Powder Solutions, garraiotech, Saludnova e Ikerchemen du partaidetza.



Albisteen Zerrenda

© Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2ª Planta
Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao
Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!