Saltar a los contenidos
SPRIren logotipoa
Gestión de Capital Riesgo del
País Vasco SGECR, S.A.

Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren
Kudeaketa AKEKS, S.A.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 2 milioi euro inbertitu ditu estanpazio metalikoa egiten duen Azpiaran Taldean

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (SGECR, S.A.) 2 milioi euro inbertitu ditu Azpiaran taldean Suztapen funtsaren bidez. Azpiaran enpresak estanpazio metalikoa egiten du trokel progresioak erabiliz. Inbertsioa sei urteko epean egingo da eta bere xedea enpresaren hazkundea sustatzea da.

Sozietate kudeatzailearen zuzendaria den Aitor Cobanerak adierazi bezala, “enpresa honetan parte hartzea erabaki dugu nazioartean liderra izango den tona txiki eta ertainen estanpazioak egiten dituen talde bat lortzeko”.

Enpresak zumitz metalikoko estanpazio bidezko piezak fabrikatzen ditu trokel progresiboen bitartez. Jarduera hori burutzeko enpresak 100 eta 800 tona bitarteko prentsa parke bat (horrelako prentsa gehien dituen enpresetako bat da) eta ebaketa finerako prentsak ditu. Enpresak espezializazio handia lortu du bigarren ekoizpen modu horretan ere.

Albisteen Zerrenda

© Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2ª Planta
Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao
Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!