


Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa, SGECR, S.A.-k Ramón Vizcaíno sozietateak berriki egindako kapital-zabalkuntzan parte hartu du 1,5 milioi euro inbertituz, eta bestalde, 3 milioi euroko inbertsioa egin du epe luzerako mailegu parte-hartzaileen bitartez.
Arrisku-Kapitaleko Sozietateak Gipuzkoako enpresaren kapitalaren %16,3 eskuratu du Ramón Vizcaíno enpresan egindako inbertsioaren xedea da hotz industrialeko teknologiaren sektorean liderra eta aitzindaria den euskal enpresa horren hazkundea sustatzea.
Horrela, Ramón Vizcaíno-k bukatutzat ematen du proiektu errentagarri eta iraunkor bat lortzeko abian jarri zuen eta finantzak saneatu eta indartzea helburu zuen prozesua.
Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (SGERCR,S.A.) Gipuzkoako Ramón Vizcaíno enpresaren kapital-zabalkuntzan parte hartu du, Ezten eta Suztapen funtsen bitartez. Kapital-zabalkuntza otsailaren 29an bukatu zen. 1,5 milioi euroko inbertsio honi esker, Gipuzkoako enpresaren kapital soziala 9,2 milioi eurora iristen da eta bukatutzat ematen da kapitalizazio prozesua.
Inbertsioaren zenbatekoa guztira 4,5 milioi eurokoa izan da: alde batetik, 1,5 milioi euroko inbertsioa eginez kapital-harpidetzan (Sozietateak berriki egindako 2,5 milioi euroko kapital-zabalkuntzan egindakoa) eta bestetik, 3 milioi euroko inbertsioa eginez pasa den abenduan gauzatutako epe luzerako mailegu parte-hartzaileen bitartez.
Inbertsioari esker, aipatutako funtsek Gipuzkoako enpresaren %16,31 eskuratu dute. Gainontzekoa aurretik zeuden akziodunen esku geratu da.
Inbertsioa jaso duen euskal enpresa hau bere sektorean liderra da eta asmo handiak ditu bere produktuen garapen teknologikoari dagokionez. Era berean, enpresa ingurumenarekiko eta energiaren aurrezkiarekiko geroz eta zorrotzagoa den merkatu batera bideratuta dago. Hauexek izan dira Arrisku-Kapitaleko Funtsek euskal industria ehunean gako den enpresa hau bultzatzeko arrazoi nagusiak: akziodunen inplikazioa, Ramón Vizcaíno Taldearen finantza egoera eta hazkuntza eta errentagarritasun iraunkorrean oinarritzen den Negozio Plan sendoa.
Ramón Vizcaíno 1942an sortu zen eta egun 420 profesionalek osatzen dute. Espainian 20 ordezkaritza ditu eta beste 6 nazioartean. Enpresaren egoitza nagusia, administrazioari eta erabakiak hartzeari dagokionez, Oiartzunen dago (Gipuzkoa). Enpresa aditua da hotzaren teknologian oinarritzen diren irtenbideak eskaintzen fluidoen trataerarako eta elikadura prozesuetarako, ekoizpen-kate osoan: hozketarako proiektuak diseinatu, ekoitzi, instalatu eta abian jartzen ditu eta mantenu eta konponketa zerbitzu osoa eskaintzen du. Bere bezeroen artean nekazaritzako elikagaien eta industriaren sektoreko Espainiako enpresa nagusiak aurkitzen dira.