Saltar a los contenidos
SPRIren logotipoa
Gestión de Capital Riesgo del
País Vasco SGECR, S.A.

Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren
Kudeaketa AKEKS, S.A.

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak milioi bat euro inbertitu ditu entsegu laborategi batean eta Beasaingo hotel baten zaharberritze lanetan

Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak, SGECR, S.A.-k, milioi bat euro inbertitu ditu entsegu laborategi batean eta Beasaingo hotel baten zaharberritze lanetan.


Lehenengo kasuan, Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 600.000 euro inbertitu ditu ICIM LAB entsegu laborategian eta partaidetzaren % 22 lortu du. Enpresa honetara Ezten Funtsaren bitartez sartu da eta partaidetza sei urtekoa izango da. ICIM LAB enpresa Muskizen kokatuta dago eta aditua da tresnen eta makinen kalitate, kalibratu eta doikuntzari buruzko aholkularitza ematen. Era berean, mota guztietako laborategi-zerbitzuak eta entseguen ziurtagiriak eskaintzen ditu.


Bestetik, Arrisku Kapitalaren Kudeaketak 400.000 euro inbertitu ditu Dolarea Hotelean, Ezten funtsaren bitartez. Inbertsioa mailegu-partaidetza bezala egin da Beasaingo baserri hori zaharberritu eta hotel eta ostalaritza lanak egiteko.
Ezten funts publikoaren xedea da hasten ari diren enpresen kapitaletan inbertitzea, gutxi gorabehera abian jarri eta lehen hiru urteetan.


ICIM LAB entsegu laborategia 2003an sortu zen eta aditua da tresnen eta makinen kalitate, kalibratu eta doikuntzari buruzko aholkularitza ematen. Era berean, mota guztietako laborategi-zerbitzuak eta entseguen ziurtagiriak eskaintzen ditu. Bestetik, Petrolio Produktu Likidoak biltegiratzeko edukiontzietan isuriak antzemateko eta diagnostikoak egiteko teknologiak ziurtatu eta ebaluatzeko prozedura bat garatu du. ICIM LAB-en zerbitzua gailuak fabrikatzen dituzten enpresei (hasierako eta ondoren egiten diren aldaketen ziurtagiriak eskainiz) eta ikuskapeneko enpresei (hasierako zerbitzua eta ondoren urteko berrikuspena eskainiz) zuzenduta dago.


Bestetik, Beasaingo Dolarea baserria zaharberritzeko proiektua dago. Baserria Igartzako monumentu-multzoan (Jaurerriaren eta Euskal Herriko baliabideen ustiapen historikoaren adibidea) kokatuta dago eta adreiluzko fatxada ikusgarria dauka. Baserria 1611n eraiki zen eta egun Kultura Ondare izendapena dauka. Zaharberritze lanei esker, Dolarea hotel, jatetxe eta kafetegi bilakatuko da. Bertan, tokiko balio turistikoa eta historikoa sustatuko da.


Albisteen Zerrenda


© Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2ª Planta
Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao
Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!