Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak milioi bat euro inbertitu du Incide enpresan

Incide 2000. urtean sortu zen bezeroen beharrei egokitu daitezkeen produktu elektronikoetarako txipak neurrira garatzeko.<sl><sl>Konpainiaren txipak produktu elektronikoak, bereziki txip analogikoak eta seinale mistoko txipak, erabiltzen dituen edozein sektoretara zuzenduta daude.<sl><sl>Enpresaren ezaugarrietako bat nazioartekotzea da, izan ere, enpresak Erdialdeko Europara eta Asiara esportatzen baititu produktu guztiak.<sl><sl>EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak proiektu teknologikoei zuzendutako Elkano XXI funtsaren bitartez inbertitu du enpresan.

EAEko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (SGECR) milioi bat euro inbertitu du Incide enpresan Elkano XXI Funtsaren bidez, zeinaren helburua baita edozein fasetan dauden proiektu teknologikoetan inbertitzea.

Incide enpresa Donostiako Zuatzu Enpresa Parkean kokatuta dago eta 2000. urtean sortu zen. Analogikoak zein seinale mistoko txipak garatzen ditu neurrira, bezero bakoitzaren beharren arabera.

Incide enpresako txipak produktu elektronikoak erabiltzen dituen edozein sektoretara zuzenduta daude, izan ere, erabiltzen duen teknologiari esker CMOS teknologian oinarrituta dauden eta sistema analogiko eta seinale mistokoak barne hartzen dituzten edota tentsio handikoak diren txipen merkatuko %98ra sar daiteke eta, hori guztia enpresak berak garatzen du.

Konpainiaren ezaugarrietako bat nazioartekotzea da, bere produkzio guztia Erdialdeko Europara (bereziki, Alemania, Suitza eta Austriara) eta Asiara (zehazki, Thailandiara) esportatzen baitu. Incide-ren helburua da produktu berriak garatu eta horrela bere fakturazioa bost aldiz handitzea.

2008ko abenduaren 26a.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
Gobierno Vasco
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!