Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

SEED GIipuzkoak 3,1 milio €inbertitu ditu GMTK, IKOR etaTOTEM enpresetan

SEED GIPUZKOAk 3,1 milioi euro inbertitu ditu Gipuzkoako enpresa hauetan, euren enpresa garapena sustatzen laguntzeko: GMTK Multi-Process Machining S.A. (1,5 milioi), IKOR METERING S.A. (1,5 milioi) eta TOTEM MT KOOP (175 mila). Gainera, SEED GIPUZKOAk 3 milioi eurotan handituko du bere kapitala.<sl><sl>GMTK makina-erremintaren sektoreko enpresa bat da; lan askotarako balio duten makina bertikal eta bankada inklinatukoak diseinatu eta fabrikatzen ditu, balio erantsi altuko pieza konplexuen mekanizatuetarako, sektore energetiko edo aeronautikoaren barruan.<sl><sl>Lan askotarako makina horien fabrikazioan munduko erreferentzia bilakatzea da asmoa, aplikazio bakoitzari egokitutako diseinu modularrei esker, amaierako piezaren produkzio prozesua hobetuz.

makina bertikalen platera 1.200mm eta 3.500mm bitartekoa izango da eta bankada inklinatua dutenena, berriz, 2.000mmtik aurrerakoa. Horrela, bezeroarenganako zerbitzuan fidagarritasuna, produktibitatea eta kalitatea bermatzen da.

IKOR METERING enpresa bezeroei konponbide berritzaileak emateaz arduratzen da, ur eta gasaren irakurketa automatikoaren arloan, bezeroen kudeaketa eta sareen kontrol eta kudeaketa erraztuz.

Enpresak konponbide integrala garatu du kontagailuen irakurketa automatikorako, iFLOW sistemaren bidez, ur eta gasaren edozein kontagailutara egokitu ahal da, telekomunikazio teknologia berritzaileari esker, ZIGBEE. Smart Metering merkatuan estandar bihurtzeko bidean dago.

TOTEM MT enpresak eskaladarako segurtasun-dispositibo berritzaile bat fabrikatu eta merkaturatzen du; “friend” izenaz ezaguna da eta patentatuta dago. Hormari heltzeko gaitasun berezia da horren ezaugarri nagusia, espeka eta arrokaren arteko marruskadura txikiagoarekin. Horri esker, aproposa da horma irristakorretarako. Enpresak, gainera mendi jardueretarako bestelako produktu batzuk ikertu, garatu eta merkaturatu nahi ditu.

2008ko azaroaren 13a.

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
Gobierno Vasco
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!