Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

SGECR sozietateak 465.000 € inbertitu ditu Tagzania Services 2007 enpresan

Tagzania, geolokalizazio zerbitzuetan espezializatutako enpresa birtuala, 2007ko martxoan jaio zen<sl><sl>Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak enpresako kapitalaren %28,57ko parte hartzea eskuratu du Elkano XXI funtsaren bitartez egindako inbertsioari esker<sl><sl>Tagzaniaren jarduera kokapen geografikoko zerbitzuekin lotuta dago. Interneteko, mugikorretako eta kokapen tresnetako interfazeak erabiltzen ditu, zerbitzu higiezinak, turistikoak eta abar eskaintzeko

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (AKEKS) 465.000 euro inbertitu ditu TAGZANIA SERVICES 2007, S.L. enpresan, %28,57ko parte hartzea lortuz. Inbertsioa sei urterako egin da Elkano XXI Funtsaren bitartez, zeinaren helburua baita edozein fasetan dauden proiektu teknologikoak sustatzea.

Tagzania geolokalizazioan eta tokiko mapetan etiketatzen espezializatutako enpresa bat da, eta baliabide desberdinekin egiten du lan, besteak beste, internet, telefono mugikorrak edo GPSak bezalako gida sistemak. 2007ko martxoan sortu zen, eta egoitza soziala Aztiain industrialdean dauka, Eibarren, Gipuzkoan.

Enpresa honen jarduera ezaguna egin da nazioartean eta “web 2.0”ko aplikazio onenetakoen artean dago. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, publizitatea zuzenean saltzea edo higiezinen sustapenak eta sustapen turistikoak.

TAGZANIAk antzeko zerbitzuak eskaintzen dituzten beste enpresa batzuetatik bereizten duen faktore bat dauka, izan ere, bere aplikazioa erabiliz, hiru dimentsiotan ikus baitaiteke puntu bat, ibilbide bat edo eraikin bat.

Publiko zabalarentzat merkaturatutako aplikazioa www.tagzania.com web orrian aurki daiteke. Edonork eman dezake izena eta mapari puntu berriak erantsi. Gainera, enpresak B2B negozioari zuzendutako informazio korporatiboa duen web orri bat du: www.tagzania-services.com .

27 octubre 2008

Albisteen Zerrenda
©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
Gobierno Vasco
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!