
IMT enpresak piezak fabrikatzen ditu ETEentzat. Prezio lehiakorra eskaintzen dute piezak ekoizteko daukaten teknika propioari esker.<sl><sl>Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak enpresaren %42 erosi du EZTEN funtsaren bitartez.
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (AKEKS) 200.000 euro inbertitu ditu “Industrias y Manufacturas Tecnológicas, S.L.” enpresan. Konpainia hau 2004ko maiatzean sortu zen Bizkaian, Basauriko Arteagoiti industrialdean. Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietatearen inbertsio hau hasiera fasean dauden enpresentzako Ezten funtsaren bitartez egin da. Horrela, Arrisku Kapitalak enpresaren %42,55 bereganatu du 200.000 euro inbertituta zazpi urterako.
Enpresa honek metalezko piezak egiten ditu “Enbutizioa” izeneko teknika propio baten bidez. Teknika hau erabilita, gorputz huts bat lortzen da txapa lau batetik abiatuz. Honi esker, piezak abiadura handian egin daitezke baina serie handian egindako piezen antzeko kostuekin, hots, prezio lehiakorra daukate bere jarduera garatzen duten merkatuan: ETEen merkatuan. Egindako piezen artean aipagarriak dira: su-itzalgailuen gorputzak; kamioientzako bonbonak, balazta sistementzat aire konprimitua biltegiratzen dutenak; hotz industriala eta hiriko altzariak.