
Pizzautentica S.L. 2004ko abenduan sortu zen aurrekozinatutako elikagaiak ekoitzi, banatu eta saltzeko.<sl><sl>Pizzautentica-k nazio mailan ezagunak diren banatzaileekin egiten du lan.<sl><sl>Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak enpresaren %20 eskuratu du EZTEN funtsaren bitartez.
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak 90.000 euro inbertitu ditu Pizzautentica S.L. enpresan. Enpresa honek aurrekozinatutako elikagaiak ekoitzi, banatu eta saltzen ditu. Inbertsioa %20koa da eta berriki sortutako enpresentzako EZTEN funtsaren bitartez egin da.
Leioako enpresa 2004ko abenduan sortu zen eta bere jardueraren oinarria aurrekozinatutako produktuak ekoitzi, banatu eta saltzean datza, batez ere, pizzak. Bost probintziatara hedatzen da bere jarduera: Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Kantabria.
Pizzautentica S. L.-k nazio mailan ezagunak diren banatzaileekin egiten du lan. Etorkizunean hitzarmenak lortu nahi ditu nazio mailako merkataritza gainazal handiekin eta baita nazioarteko erakundeekin ere.