Saltar a los contenidos
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa Spri-ren logotipoa

SGECR sozietateak 150.000 € inbertitu ditu Funky Projects enpresan

Funky Projects sormen estrategikoko aholkularitza 2002ko urrian sortu zen .<sl><sl>Funky Projects-en negozio ildoak hainbat proiekturekin lotuta daude: berrikuntzan proiektatutako sormen proiektuak, ikaskuntza sortzen duten proiektuei buruzko berrikuntza aholkularitza, ezarpen azkarreko eta ikerketa+zabalkundeko sistema propioak, eta abar.<sl><sl>Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketak enpresaren %38 eskuratu du IED ( Inbertsioa Enpresa Digitaletan) funtsaren bidez.

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak 150.000 euro inbertitu ditu Funky Projects S.L.-n. Funky Projects proiektu berritzaileak sortu eta ezartzeko sortu zen, enpresa, entitate eta bestelako antolakundeetan eraldaketa sozial eta kulturala sustatzeko. Berrikuntzarako sormenean oinarritzen da proiektu, aholkularitza, sistema, zabalkunde eta ikerketa arloetan. Inbertsioa IED funtsaren (Inbertsioa Enpresa Digitaletan) bidez egin da zortzi urterako eta honen bitartez konpainiaren %38 eskuratu du.

2002an sortutako Bilboko enpresa hau bere sormenaz baliatzen da bezeroentzako proiektu berritzaileak sortzeko. Funky Projects-ek nazioartean egiten du lan eta proiektu enblematikoak sortu nahi ditu kopia edo errepikapenak egin beharrean.

Funky Projects S.L.-k sormen estrategiko berria sortzen du eta berrikuntzan proiektatutako esperientziak diseinatzen ditu bere bezeroentzat. Horrez gain, tailer eta konferentziak antolatzen dituzte sormenaren eta berrikuntzaren nazioarteko zirkuituan. Enpresa honek lehiatzeko hainbat abantaila dauzka, besteak beste, plagiatzen ez dituen sistema propioak, etorkizun ikuspegia, berrikuntzarako sormena eta baita ere ikaskuntza proiektu desberdinen prozesuetan zehar.

Funky Project-ek bere web orria dauka, www.funkyprojects.com, eta bisitariek bertan ikus ditzakete zeintzuk diren enpresa honen bezeroak eta baita ere dagoeneko burutu dituen edo orain garatzen ari diren proiektuak.


Albisteen Zerrenda

©Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2º Planta Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!