Saltar a los contenidos
SPRIren logotipoa
Gestión de Capital Riesgo del
País Vasco SGECR, S.A.

Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren
Kudeaketa AKEKS, S.A.

Euskal Herriko SGECR sozietateak eta Foru Aldundiak kapital arriskuko sozietate bat sortu dute, oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa berrien garapena finantzatzeko

Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (SGECR) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Seed sozietatea sortu dute, bakoitzak % 50eko partaidetzarekin. Oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa berriei beren hasierako urratsetan laguntzea da sozietate berriaren helburua.

Horrela bada, kasuan kasuko kapital sozialean parte hartuz, Gipuzkoako Lurralde Historikoan enpresa berriak sortzen lagunduko du Gipuzkoako Seed sozietateak.
Gipuzkoako Seed sozietatea 2 milioi euroko kapitalaz hornitu da hasiera batean, eta SGECR sozietateak kudeatuko du Ezten funtsaren bidez.

Sozietate sortu berriak hiru enpresatan parte hartzea erabaki du, milioi bat euro baino gehiagoko kapitalarekin.

Metallied Powder Solutions, Garraiotech eta Ikerchem dira Gipuzkoako Seed sozietatearen laguntza jasotzen hasi diren hiru enpresak. Gipuzkoako Seed sozietateak Garraiotech eta Ikerchem enpresetan parte hartzea erabaki du, kapital honekin: 350.000 euro (Sozietatearen % 45) lehenengoaren kasuan, eta 250.000 euro (Sozietatearen % 20) bigarrengoaren kasuan. Metallied Powder Solutions enpresari dagokionez, sozietate berriak sinatu du bere partaidetza, 403.184 euro jarriz (Sozietatearen % 22).

Metallied Powder Solutions: balio erantsi handiko metal hautsak ekoizten ditu. Pulbimetalurgiaren sektorekoa da enpresa. Metal hautsa ekoizten dutenek eta hauts horrekin piezak egiten dituztenek, automobilgintzarako batez ere, osatzen dute sektorea.

Garraiotech: Europar Batasuneko bi posta koderen arteko merkantzien garraio zerbitzuak kontratatzeko aukera eskaintzen du internet bidez. Amadeus agentziaren eta bidaia agentzien antzeko egitura du, baina merkantzien garraioaren eta logistika agentzien sektoreari egokitua (mundu mailako datu basea da Amadeus, lau hegazkin konpainiaren ekimenez 1987an sortua, eta bidaia eskaintzen zati handi bat kudeatzen du gaur egun).

Ikerchem da hirugarren enpresa. Kimika-farmazia sektorekoa da eta I+G proiektuak lantzen ditu: proiektu batzuk enpresak berak sortuak dira (molekula berriak onkologian erabiltzeko) eta beste batzuk, berriz, hirugarrengo baten eskariz garatuak (merkatuan ez dauden sintesi erdibidekoak).



Albisteen Zerrenda


© Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa AKEKS, S.A.
¡XHTML 1.0 transicional válido!
Alameda de Urquijo 36 - 2ª Planta
Edificio Plaza Bizkaia - 48011 Bilbao
Telf.: 94 479 01 92 - Fax: 94 479 00 50
¡CSS válido!